domingo, 2 de noviembre de 2008

Yonkia eta pija


Atzo nire lagunekin bazkaltzen egon nintzen. Zain nengoela, pija baten ahots zaratatsua entzun nuen, ahots erlautsa zuen, tabako eta oihuen eraginez. Aitari egiten zion errieta, eta ezin esan zein zen eztabaidaren gaia, piperrik ulertu ez nuelako. Handiuste eta gurasoak mezprezatzen dituenetako bat iruditu zitzaidan, eta ez zen hain gaztea , dagoeneko, ulertzeko kapaz bazen. Ta hara ondoan tokatzen zaizkidan bazkaltzeko tokian. Hor geunden gu pijaren ondooan eta bazkariaren amaierarako edo, agian alkoholaren eraginez, pija euskaraz zegoen kartel bat irakurtzen (edo) hasi zen..."Egokitutako" hitza ahoskatu behar zuen, eta alkohola dela, lerdea zela, adurra zela edo lerdokeria zela, ezin ahoskatu. Horrelakoak dira batzuk, ez gauzak eta gaitasunik ez, eta besteei leporatzen dizkiete euren akatsak. Eta horrelakoak dira batzuk, haiek hizkuntza eta kultura inposatu, eta inolako lotsa izpirik gabe, gainera gurea erdeinatu, gure herrian, eta gure aurpegira. Eta pija, egoki--tatata..., egokata ta ta, egikitu tata... eta ze konplikatuak diren basko hauek, eta hau ta beste, eta ez, bera ez zen Bush iunior baino lerdoagoa ez, gu ginen konplikatuak, eta hara, ingelesez hasten den berba egiten, halamoduz noski, ustez agian, konplikatuok ez garela kapaz bere moduan beste hizkuntza batzuk ikasteko. Patetikoa, eta dagoena uneon. Pijari pikatu zion ezinak. Zorionez alde egin zuten, eta ni lasaitu nintzen. Jatetxetik atara eta 80ko hamarkadako irudi fantasma balitz moduan, izan ere, Haloween garaian gaoz, yonky bat topatu genuen jaboizko punpa erraldoiak egiten, eta euskara biribil eta ederrean umeei esan eta guri ere, hartu punpak, eman txanpon bat, "gustuko bai?"...eta euskara ederrean umeekin jolastu, eta niri begiratu, bere aurpegi apurtuaz, bere larru zailduaz, bere begi tristeez, bere gorputz makalaz, ahots erlautsaz, baina ez pijaren moduan, porro txarrek, gau eta egunsenti hotzek , goseak eta nekeak apurtuta. Agur esan genion, denok eskertu genion umeekin jolastu izana eta euskara hain ederrean egin izana. Geroago, litxarreriak erostera joan ginen umeak eta hirurok, eta ez zuten zorionez Barbia aukeratu, ez zuten pijoentzakorik hartu, punpak egiteko tutu horietako bat baizik. Umeek bai baitakite irakurtzen, euskaraz ahoskatzen ere badakite, inteligentziaren seinale, eta jendeak duen ona ikusten eta baloratzen ere bai. Eskerrak.

No hay comentarios: